Udaberriko garbiketa handiaren bilana
| 2019ko Maiatzaren 06a
Ekitaldiaren martxa
Eguzki eder baten pean, eta 22gradorekin goizaren bukaeran, hendaiar ainitz bildu dira Herriko etxe eta IEZI Itsasbazterra elkartearen herritar deiari erantzuteko.
Erdiko-ura itsasadarre-tik Caneta arte, parte hartzaileak numbrean etorri dira, hendaiako hondartzeko zortzi eremuetan hondakinak biltzeko.
Herritar mobilizazio handi horrek, jende ainitz bildu ditu. Bai haur eta helduak, baita enpresak eta elkarteak ere bai.
Bildu izan diren hondakin guziak sailkatuak eta birziklatuak izan dira.
Goiz eder hori bukatzeko, Hendaiako herriko etxeak trago bat eskaini die parte hartzaileei.
Zenbakiak
221 parte hartzaile
600 kilo hondakin baino gehiago bilduak izan dira
Milesker!
Milesker IEZI Itsasbazterre-ko animatzaile eta Abbadia eremuko zaindariak lagundu dituzten boluntario guziei.
Aipamen berezi bat egin nahiko genieke: Hendaye Bidassoa Surf Club-eko gazteei, Saint Vincent kolegio-ko ikasleei, Animazio zerbitzuko nerabeei, Jeunes Sapeurs Pompiers d'Hendaye eskolako gazteei. Eta elkarteko kide guzieei: Amicale des donneurs de sang bénévoles Hendaye, Béhobie, Biriatou, Usagers du Port d'Hendaye, Endaika, Les Corsaires (Hendaye Sauvetage Côtier), Recycl'Arte eta WaterSports Center-ko langileei.
Milesker gure ekitaldia argian eman duten tokiko hedabide guziei: Sud-Ouest, Médiabask, France Bleu Pays Basque, Antxeta Irratia, et TVPI.
Hurrengo urtean gomitatzen zaituztegu!
Argazkiak hemen aurkitzen ahal dituzue:
"CPIE littoral basque -euskal itsasbazterra" Facebook orrialdea
Hendaiako Herriko-etxeko webgunea (aktualitateak)




